Hurbilago, eraginkorrago!
Zure bezeroen hunkitzeko, Euskaraz komunika ezazu.4 prentsa agerkari

Euskarazko egunkariA!
2003an sortua, BERRIA informazio orokorreko euskarazko egunkaria da. Ekonomia, kultura, politika, kirol edo sozial alorreko artikuluak hedatuz Euskal Herri osora, bereziki Gipuzkoa eta Bizkaian, bainan Euskal Herritik kanpo ere adibidez opor sasoinean.
Tokian tokiko edo gaikako gehigarri frango ditu.

Erreferentziazko astekaria, Hegoaldeko KSP+eko* 37 000 irakurlerengana heltzeko!
ARGIA irakurle gehien duen euskarazko astekaria da (45 000). 60. hamarkadako astekari nagusia izan ondoren, «magazine» gisako astekari berezitua bilakatu da, euskal kultura eta euskal prentsaren garapenean funtsezko lana egin duena.
Euskarazko aktualitatearen eremuan, saihestezinezko argitalpena da ARGIA.

Iparralde barnealdearen hunkitzeko, saihestezinezko astekaria!
1944an sortua, HERRIA Euskal Herri osoko euskarazko agerkaririk zaharrena da. Irakurleak arras fidelak zaizkio eta gehienak harpidedunak dira.
Lurraldearen estaldura zehatzak eta 50 tokiko berri-emaileek, iparralde barnealdeko komunikazio egitasmoentzat, euskarri eraginkorra eskaintzen dute.

Iparraldean bigarren irakurriena den egunkariaren asteroko euskarazko gehigarria
2007an sortua, MINTZA Le Journal du Pays Basque ostegunetako euskarazko
gehigarria da, iparraldeko kioskoetan bigarren salduena den egunkaria.
MINTZA gehigarriak, aktualitatearen sakontzeko parada ematen du, egunerokotasunaren presiorik gabe. Etorkizunari buruz itzuliak eta teknologia berriei buruz ari diren sailak ditu, kultura sorkuntza ahantzi gabe.