Zure komunikazio plangintzetan euskarazko hedabideak baliatzean lortzen duzuna…

Euskaraz mintzatzen diren balizko 877 000 pertsonako xede-talde baten segurtatzea (1).

  • 74 000 Iparraldean (Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoa).
  • 725 000 Euskadin (Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba)
  • 78 000 Nafarroan
  • carte

Gora

Euskaldunengandik, zure euskarazko  komunikazioarekiko atxikimendu baten eskuratzea.

Lurralde honetan egunero euskara erabiltzen baita, zure publizitate edo promozio mezuek, euskaraz eginik, eraginkortasuna eta egiazkotasuna ukanen dute.

Gora

Euskarazko hedabideek dituzten behatzaile eta irakurle kopuru handietaz(1) baliatzea.

  • 85 700 iparraldeko biztanlek gutxienez astean behin euskarazko hedabide bat (euskarazko telebista eta irratiak) behatzen dute.
  • 40 000 iparraldeko biztanlek egunero edo kasik, euskarazko hedabideak, be hatzen dituzte, hots, 23 800 ikusle eta 28 200 entzule erregularrak.
  • 64 000 Euskadiko biztanlek, egunero euskarazko egunkari bat irakurtzen dute.
  • 650 000 Euskadiko biztanlek egunero edo kasik, euskaraz  hedaturiko telebista edo irrati bat behatzen dute.

Gora

Zinezko hurbileko komunikazioaz baliatzeko parada.

Euskarazko hedabideek Euskal Herri osoa estaltzen dute. Egunkari, astekari, irrati eta telebistak hedatuz eta emankizunen bitartez, lurraldearen estaldura egokia lortzen dute (ikus hedabide bakoitzaren emaitzak ondoko fitxetan).

Hauen edukian, lehentasunezko tokia duenez hurbileko informazioak, hedabideen zilegitasuna handitzen, eta irakurle eta behatzaile kopuruaren egonkortasuna  azkartzea lortzen du.

Gora

Gastu/emaitza aldea hoberena izanez komunikatzeko aukera(1).

  • Iparraldeko 13 urtetik gorakoen %39ak euskarazko irrati eta telebistak begi-
  • ratzen ditu. 30 urtez petikoak dira egunero irratia eta telebista gehien behatzen dituztenak.
  • Iparraldeko euskaldunen %54ak egunero begiratzen du telebista euskaraz.
  • Iparraldeko euskaldunen %22ak egunero euskaraz irakurtzen du.

Euskadi eta Nafarroan, biztanleriaren %40ak euskarazko egunkari bat ira- kurtzen du, %40ak euskarazko irrati bat entzuten du eta %40ak erregularki euskarazko telebista bat begiratzen du.

 

(1) Euskararen Erakunde Publikoarentzat IPSOS etxeak 2007ko urrian Iparraldeko biztanleriaren artean burutu euskarazko ikus-entzunezko hedabideen neurketa.

 

Irakurke eta behatzaile kopuru onek, punta-puntako prezio/emaitza aldea eskaintzen diete, prezio apalean eraginkortasuna bilatzen duten zuen hedabide plangintzei:
Adibidez, urte osoan zehar, 15 egunero agertzea Iparraldeko astekari batetan, 1 710 e besterik ez zaizue kostatuko.

Gora